XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskaera-orria

Dokumentu honetan erosketa-eskaera jasotzen da.

Honen helburua da:

- Eskakizuna jasotzea.

- Salerosketa prozesuari ekitea.

Emate-agiria

Bertan, enpresa edo bezero batek saldutako material edo tresnak agertzen dira zerrenda batean.

Hiru orri izango ditu gutxienez.

- Jatorrizkoa.

- Lehenengo kopia: eroslearentzakoa; erosketa egiten den unean ematen zaio.

- Bigarren kopia: eroslearentzakoa; erositakoa jasotzen duenean ematen zaio.

Ordainagiria

Dokumentu hau zenbateko bat kobratzen duenak luzatzen du, eta ordaintzen duenari ematen dio, honek ordaindu duela egiaztatu ahal dezan.

Taloitegi baten zati da eta honek banaketa hau du:

- Ordainagiria bera.

- Matrizea, ordezkagiri gisa erabiltzen dena.

Faktura

Salerosketa operazioa egina dela legez frogatu eta egiaztatzen du.

Hemen zehazki adierazita datoz emate-agirian zerrendaturiko gaiak.

Egin eta bidaltzeko epea hogeita hamar egunekoa izaten da.

Txekea

Ordaintzeko agindua da; pertsona batek kontu bateko fondoetatik dagokiona jaso ahal izateko balio du.

Txeke-motak:

- Eramaleari ordaintzekoak; hori eraman behar du idatzita eta txekea kobratzera joan denari ordainduko zaio.

- Izenduna; txekea kobratu behar duen pertsonaren izena ageri da idatzirik.

- Gurutzatua; bi lerroren bitartez, paraleloak edo diagonalean jarriak, gurutzatua egoten da.

Kreditu txartela

Gailu elektronikoz irakurtzekoak diren inskripzioak dituzten plastikozko txartelak dira.

Enpresekin, dendekin edo bankuekin egiten diren operazio ekonomikoak errazteko balio dute.

Kostua

Operazio, proiektu, eta abar baten benetako balorea.

Inbentarioa

Pertsona edo enpresa batek dituen ondasun guztiak ageri eta deskribatzen dituen zerrenda dugu hau.

Une jakin batean duen ondarearen egitura adierazten du.